Webgune honek cookie propioak eta kanpokoak erabiltzen ditu zuri erabiltzaile gisa esperientzia hobea emateko. Onartzen badituzu, horien erabilera onartzen duzula pentsatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookieen politika.

GURE MARKAK

Greco-n Europako eta Asiako fabrikatzaileekin lan egiten dugu, makina-erreminten arloan soluzio-aukera zabala eskaintzeko.

Alzmetall, Axa, Hwacheon, Johnford, Proth, MTE eta ZMM Sliven fabrikatzaileekin, besteak beste, elkartzean, gure bezeroen fabrikazio-behar guztiak betetzeko gaitasunean konfiantza dugu.

Gurekin lan egiten duten fabrikatzaile guztiak ezagunak dira haien kalitateagatik, zehaztasunagatik eta darabilten berrikuntzagatik, eta horri esker, Iberiar penintsulako manufaktura-industriari irtenbiderik abangoardistenak eman diezazkiokegu.

CNC mekanizazio-zentroak eta tornuak, fidagarriak eta oso sendoak

ELKARREKIN

1995tik

Roundtop Machinery Industries Co., Ltd: 1984an ezarri zen Taiwanen, eta makina-erremintaren fabrikatzaile nagusietako bat bihurtu da mundu osoan. Roundtop, "Johnford" izenez ezaguna, burtsan kotizatzen duen enpresa da, eta makina erreminta aukera zabala eskaintzen du bezero bakoitzak hainbat industria-motatan dituen premiak asetzeko. 35 urtetik gorako esperientzia du kalitate eta doitasun handiko makina-erreminten diseinuan eta fabrikazioan, eta Taiwanen lider izaten jarraitu du berrikuntzaren, kalitatearen eta malgutasunaren bidez.

“Roundtop Machinery Industries Co Ltd” CNC mekanizazio-zentroak eta zenbakizko kontroleko tornuak fabrikatzen eta saltzen ditu batez ere. Konpainiak batez ere Asian, Amerikan eta Europan banatzen ditu bere produktuak:

  • Bankada inklinatuko tornuak
  • Tornu bertikalak
  • Mekanizazio-zentro bertikalak
  • Mekanizazio-zentro horizontalak
  • Gantry Mekanizazio-zentroak
  • Mandrinatzeko makinak

Johnforden burdinurtu astunak, bere galdategian bertan isuriak, zurruntasun eta bizitza-luzera gaindiezinak ematen ditu. Munduko merkatu osoan, Johnford-en makinak arbastatzeko eta bezeroaren premietara egokitzeko makina bikaina gisa ezagutzen dira.

Fabrikazio-prozesua

Ondo planifikatutako fabrikazio-prozesuek fidagarritasun eta kalitate handiena bermatzen dute.

Produktu hauen kalitateari lehentasun nagusia ematen diogunez, arreta handia jartzen da fabrikazio-prozesu osoa optimizatzen. Produkzio-prozedura guztia zorrotz kontrolatuta eta gainbegiratuta dago; galdaketatik hasita eta doitasuneko artezketaraino, eta muntaketa-lerrotik amaierako ikuskapeneraino. ROUNDTOP-en makinek ISO 9001 eta CE ziurtapenak dituzte.

Johnford-ek bere makinak fabrikatzeko, hainbat zenbakizko kontrol erabiltzen ditu:

    • FAGOR
  • FANUC
  • HEIDENHAIN
  • SIEMENS
Fabrikatzailearen webgunea