GURE MARKAK
Greco-n Europako eta Asiako fabrikatzaileekin lan egiten dugu, makina-erreminten arloan soluzio-aukera zabala eskaintzeko.
Alzmetall, Axa, Hwacheon, Johnford, Proth, MTE eta ZMM Sliven fabrikatzaileekin, besteak beste, elkartzean, gure bezeroen fabrikazio-behar guztiak betetzeko gaitasunean konfiantza dugu.
Gurekin lan egiten duten fabrikatzaile guztiak ezagunak dira haien kalitateagatik, zehaztasunagatik eta darabilten berrikuntzagatik, eta horri esker, Iberiar penintsulako manufaktura-industriari irtenbiderik abangoardistenak eman diezazkiokegu.
Irtenbide berezien eta zutabe mugikorreko zentroen fabrikazio alemaniarra

Alemaniarra
2014tik
AXA Entwickungs- und Maschinenbau GmbH; 1965ean sortutako enpresa, Europako merkatuan ezaguna, bere makinen eta sistemen kalitateagatik. Malgutasuna, egonkortasuna eta bezeroaren beharretara egokitutako ikuspegi argia izan dira arrakasta faktoreak makinetan eta ingeniaritzako soluzioetan. Mekanizazio-zentroen fabrikazioari buruzko kronograma historikoa:
1977 Aurretik makineria berezia fabrikatzen jardun ondoren, lehen CNC mekanizazio-zentroak fabrikatzen hasi zen.
1982 VSC serieko zutabe mugikorreko lehen mekanizazio-zentroak eta DBZ serieko postu bikoitzeko zentroak garatu zituen
1987 B ardatz integratuko lehen VHC zentroak garatu zituen
2001 B ardatz guztiz kontolatuaren garapena (5x), bost ardatzeko mekanizaziorako
“Motibaziorik handiena, eta arrakastarako oinarria, irtenbide berri eta berezien garapena eta fabrikazioa izan da”. Enpresa barruan garatzen da produktu osoa, diseinutik eta bezeroen premietara ezin hobeto egokitutako makinetaraino.
Fabrikazioa azken onarpenera arte. Makinetako elementu garrantzitsuen fabrikazio propioaren ehuneko oso altuak (makinen bankadak, karenatu osoak, buru nagusiak, buru birakariak, zutabe mugikorrak, orgak, portikoak, erreminta-biltegiak, mahai birakariak, kontrapuntuak, lokailu oso sofistikatuak...), prozesu osoan zehar bezeroarengandik gertu lan egitea, eta edozein aldaketa-premiari aurre egitea ahalbidetzen du.
Entregatzeko epe laburrak eta hiru txandatan jardutea dira makinen erabiltzaileen eguneroko bizitzaren zati. Mugikortasuna, malgutasuna eta kalitatea – Horixe espero dezakete bezeroek AXAtik.
Sinpletasun handiko egitura da, fidagarritasun handia ematen duena, diseinu malgukoa eta, aldi berean, sendotasun handikoa; horiek guztiak bermearen ezaugarri dira. Oso zurruna izateko pentsatutako lan-espazio bat indartu egiten da lan-mahai finkoen eta erremintak biltegiratzeko unitate estatiko baten bidez; horren ondorioz, mugimenduan dagoen elementu bakarra zutabe mugikorra da. Horrek makinei sekulako egonkortasuna eta zurruntasuna ematen dizkie.
Azpikontratazio-lanetan egunerokotasunean lan-malgutasuna izateko premiatik hasi eta piezak seriean fabrikatzeko produkzio guztiz automatizatu batera arte. Gure makinen aplikazio-eremua haien diseinua bezain anitza da. Lan zorrotzetarako.
Fabrikatzailearen webgunea