Legezko oharra
Webgunearen titulartasuna
Webgune honen titularra MAQUINARIA GRECO SL da (aurrerantzean, GRECO), eta egoitza Kareaga, 37, 48903 Barakaldo, Bizkaia helbidean du.
Jabetza intelektuala eta industriala
Webgunearen eta haren iturri-kodeen diseinua eta bertan agertzen diren logotipo, marka eta gainerako ikur bereizgarriak GRECOrenak dira eta dagozkien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen babesa dute. Guztiz debekatuta dago eduki hori erabiltzea, erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean komunikatzea, eraldatzea edo antzeko edo pareko zerbait egitea, GRECOren berariazko baimena izan ezean.
Cookiei buruzko informazioa
Webgunean erabiltzen diren cookiei buruzko informazioa Cookie-politika atalean ikus daiteke.
Datu pertsonalak babesteari buruzko informazioa
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio xehatua Pribatutasun-politikan ikus daiteke.
Zerbitzuetara sarbidea
Webgune honetan erabilgarri dauden zerbitzuak eskatzeko edo haietan izena emateko, kasu batzuetan beharrezkoa da inprimakiren bat betetzea. Baliteke inprimaki horien bidez datu pertsonalak jasotzea, eskatutako zerbitzuak emateko beharrezkoak badira. Datu pertsonal horien tratamendua webgune honetako pribatutasun-politikan ezarritakoaren arabera egingo da.
Zerbitzuak atzitzeko emandako datuak egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak izan behar dira. Datuak faltsuak, zehaztugabeak, urriak edo eguneratu gabeak izanez gero, erabiltzailea izango da GRECOri edo hirugarrenei eragin diezaiekeen zuzeneko edo zeharkako kalte-galeren arduradun bakarra.
Emandako datuak ez badira zehatzak edo osatu gabe badaude, baliteke eskatutako zerbitzuak emateko zailtasunak edukitzea edo, kasuaren arabera, zerbitzuak ematea ezinezkoa izatea.
Zerbitzu bakoitzaren baldintzen arabera, harpidetza uzteko egin beharreko urratsak adieraziko dira.
Erantzukizunak
Erabiltzailea izango da webgunea eta bertan dagoen informazioa modu okerrean edo legez kontra erabiltzeagatik eragin ditzakeen arau-hausteen edo kalteen arduradun bakarra.
GRECOk ez du bere gain hartzen beste pertsona fisiko edo juridikoengandik datorren eta webgunean agertzen den ala esteken edo beste sistemen bidez atzi daitekeen informazioaren edukiaren, zehaztasunaren edo gaurkotasunaren ardura.
GRECO ez da atari honetatik atzi daitezkeen hirugarrenen webguneen legezkotasunaren arduraduna, ezta atari honekin estekatuta dauden webguneena ere.
Erabiltzaileek emandako datu guztiak kasu bakoitzean zehaztutako xedeetarako soilik erabiliko dira eta ez zaizkie hirugarrenei emango, GRECOren pribatutasun-politikaren arabera.
Edukia eta informazioa aldatzeko eta gehitzeko helburuarekin, aurrez ohartarazi gabe webgunean aldaketak egiteko eskubidea erreserbatzen du GRECOk.
Pertsona batek webgune hau erabiltzeak esan nahi du Erabiltzailea dela eta guztiz eta erreparorik gabe onartzen dituela lege ohar honetan zehaztutako xedapen guztiak; beraz, ez badago ados hemen ezarritako baldintzaren batekin, ez da webgune honetan sartu behar.